1924 urtean Club de Fútbol Extremadura taldea sortu zen eta 1996an lehen mailara iritsi zen. Urtebete egin zuen bertan baina bigarren aldiz igotzea lortu zuen 1998an, oraingoan ere urte bakarrerako. Taldea desegitera zihoala ikusita 2007an Extremadura Unión Deportiva sortu zen haren koloreak eta estadioa hartuz. CF Extremadurak 2010 arte iraun zuen.
Talde berria behe mailatatik hasi zen eta 2010ean bigarren B mailara igotzea lortu zuen. 2018an Bigarren Mailara igo zen eta bi denboraldi egin zituen bertan. 2022an 1. maila RFEFn ari zela bi partidatara ez aurkezteagatik kanporatua izan zen eta taldea desegin zen 14 urteko historiaren ondoren.